Poesia kaiera
Poesia kaiera
Cesare Pavese
itzulpena: Ion Olano Carlos
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-27-3
Cesare Pavese
1908-1950
 
 

 

[Aintzirako landareek]

 

Aintzirako landareek

ikusi haute goiz batez.

Harriak ahuntzak izerdia

kanporatuak izan dira egunetatik,

ura aintziratik bezalaxe.

Egunen oinazeak eta iskanbilak

ez diten aintzira harramazkatzen.

Igaroko ditun goizak,

igaroko ditun larrialdiak

bestelako harriak eta izerdiak

hasiko ditun hire odolari hozka

…ezin iraun din horrek.

Topatuko dun zerbait.

Itzuliko dun goiz bat

non, iskanbilatik harago,

bakarrik izango haizen aintziran.