Poesia kaiera
Poesia kaiera
Gabriel Ferrater
itzulpena: Aritz Galarraga
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-68-3
Gabriel Ferrater
1922-1972
 
 

 

Sartalde neurrigabea

 

Hilodoletan den eguzki honek ez du sartu nahi.

Begira gorri eroak nola errefusatzen duen

babesleku zaion mendi maindirea.

Beste egun bat gehiegizko. Beste egun bat

hil zaizu pentsatuz bere kolorea

ez dela berriz itzuliko, usteltzen den odola

itzuliko ez den bezala. Argi lehorra,

jaurti hodei kotoiak, garbi zaitez, itzuli,

edan ezazu ilargi eta itsasozko gin aratzena.

 

El ponent excessiu

Aquest sol que menstrua no es vol pondre. / Mira la folla roja com rebutja / el llenšol de muntanya que l’acotxa. / Un altre dia exagerat. Un altre / dia se’t mor cregut que el seu color / no tornarÓ mai mÚs, no tornarÓ / com la sang que es podreix. Eixuga llum, / llenša cotons de n˙vols, renta’t, gira’t, / beu el mÚs lÝmpid gin de lluna i mar.