Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

LETRAK

 

Badiostazu

nahiago ditudala

letra borobil eta

tamaina handikoak.

Ez ordea

haietan sekretuak

arinago antzematen direlako,

jadanik sekretuak ere

ebatsi dizkigutelako baizik.

 

Badiostazu

letra txikian sentitzera

behartu gaituztela,

baina hemen dena egiten da

handi eta borobil,

astun eta sendo.

Sekretuak zelatatzen dizkigute

ondoren kortxozko panelean

zintzilikatzeko.

 

Aspaldi ahaztua dut

nola sentitzen den letra txikian,

hemen dena sentitzen baita

handi eta borobil,

astun eta sendo.

Halaxe idatziko dizut nik ere,

dakidan era bakarrean,

sekretuak ostu dizkioten

magoaren moduan,

agerian, baldar, babesik gabe.

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Etxaburu

 


www.susa-literatura.eus