Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

AHAZTU EGIN DUTE

 

Euri kolorekoa da

gure haizea,

elkarri emandako

besarkadaren modukoa:

 

bustia eta zauria.

 

Orbelek ahaztu egin dute

zein zuhaitzetatik erori diren,

ezpainetatik irrist egin duen

aberriaren moduan:

 

euria eta erreka.

 

 

 

© cc-by-sa Mikel Etxaburu

 


www.susa-literatura.eus