Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HUSTASUNA EZEREZA

 

Hustasuna ez da ezereza

Gaur ere musukatuko zaitut

zure zaporea lortzeke

 

Inertziak

gibelean hartuko duzun

ostiko baten traza izango du

 

Urrun joan zara

itzultzen zarenean

ezer ere ez da amaituko

 

Galdu dudana

tai gabe gogoraraziko dit

ahanzturaren trabesia honek

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus