Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

TEKTONIKA

 

Sekulako atzaparrek

eginiko zauri sakonekin

gautzen dira mendiak.

Hondartzako hodeiak zure begietan.

Arkitektura ikusgaitza, burmuinak azalean,

pitzatutako lorategiak.

Haizeak arrastaka daramatza hodeiak.

Airea kristalezko itsasoa, eta atzean

dagoen hori guztia eguzkia da,

adarrik gabeko planeta.

 

Zurbiltasunaren diagnostikoa

egingo du arrastiriak.

Izotzezko zirkuluak, gezurrezko zaratak.

Liburuak ere hezeak okerturik daude.

Arnasa eta zure ezpain geldiak.

Dena berriz has daiteke.

Zabaltzeko atea da hortz-muga,

desolaziorako aierua, itzulerako kartografia,

galeraren bozetoa.

Hain urrun dena.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus