Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

OILAR ITOAK

 

        Eguna urratuta zegoelarik ere

        ez zebilen usorik zeruan,

        ez panterarik etorbideetan.

        Eguna urratuta zegoelarik ere

        hutsik zeuden ospitaleko oheak,

        jaioberriekin olgetan ziren otsoak.

 

Ez da antzigarrak erretako ezpainik ikusiko.

Ez da pozoiaren hotzikarak lehertutako begirik ezkutatuko.

Ez du zure paralisiaren tragikomediak amaierarik izango.

Ez du zure ahanzturaren ezpatak meniarik eskatuko.

 

        Eguna urratuta zegoen

        eta burdinazko argi batek

        oilarrak ito zituen.

 

 

 

© Juanra Madariaga

 


www.susa-literatura.eus