Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

KOLOKAN

 

Herdoilduta zegoen mahai baten inguruan eseri ziren Nuria eta Monica. Eskailera batzuk daude ezkerraldean behera jaisteko.

        — Ez dugu nahi —eta ke bafada bat bota zuen.

        Liburu horiztatuak orri batzuk zintzilik zituen, berrehun eta hogeita batgarren orrialdea faltan.

        — Non arraio dago berrehun eta hogeita bigarrena? —Monicak.

        Azalean jartzen zuen letra handi urdinez: Voyage au Congo. Altxa egin da bietako bat (soineko berdeduna) eta etxe barrura egin du melodia ezagun bat txistukatzen. Landare horrek japoniarra zirudien, behealdeko adarrak mugitzen zitzaizkion bakarrik; giroa hazten hasia zen. Kolokan dago edalontzi bat. Arkaikoak iruditu zitzaizkion zenbait esplikazio eta ez zegoen hura guztia jasateko prest. Horrela aritu dira denbora batez. Leihoetatik geroz eta argi gutxiago sartzen ari zen eta gizon batek amore eman zuen.

        — Ezusteak bizitza honetako parte dira.

        Sukaldea artean berritzeko zegoen. Opari batekin eskuan ahoskatu du gaur estreinakoz bere izena.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus