Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

72

 

Ekaina joan zen, baina ez Jaialdiak utzi zuen erresaka. Egiatan, olatu handi haren erresakak bizi ditu oraindik AEBetako euskaldunak, jakinean edo ezjakinean...

        Uztailaren 16an, eskutitza bidali zion Peter Echeverriak Robert Laxalti.

 

        I enclose here with a 13 page copy of the Introduction of a book wich was published in 1917 regarding the Basques of the West. I know you will find it both interesting and informative (Christ, what a cliche!).

        Sometime, when you have a free evening, please come by, bring the family and bathing suits, and let me show you a fascinating book.

 

        What a hell means to be Basque?, galderari erantzun bila ari ziren oraindik. Jaialdiak galdera egiteko balio izan zien behintzat. Jaialdiaz geroko eskutitz horretan, aurrekoetan ez bezala, «Dear Roberto», ez «Robert», ari zaio Echeverria Laxalti. Eta, sinaduraren lekuan, Peter Echeverria izena ageri da idazmakinaz. Eskuz, ordea, «Pedro».

        Urte hartan gertatu zen...

 



 

 

© Miel A. Elustondo

 


www.susa-literatura.eus