Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

51

 

«Boisetik joandakoen artean zen Benny Goitiandia ere. Harri-jasotzailea. Aizkolaririk izan zenik ez naiz gogoratzen. 1959an 24 urte nituen eta ez nuen komunitatea behar bezala ezagutzen. Euskal etxean ere ez genuen parte hartzen. Gure gurasoen kontua zen! Belaunaldi gaztea ginen gu orduan eta, hots egiten zigutenean, dantza egiten genuen. Dantzak batzen gintuen. Horixe izango zen gauzarik handiena garai hartan.

        «Agintariak ere izango ziren jaialdian, baina gu ez ginen jabetu ere egin. Tira!, bat bai, baten akordua dut: Jon Oñatibia gogoratzen dut, eta berarekin batera etorri ziren neska-mutil haiek».

 

 

 

© Miel A. Elustondo

 


www.susa-literatura.eus