Aurkibidea
Aurkibidea
Pentsamendu likido bat
hotz eta pasakorra
zaharra oso zaharra
ibai gorriren bat arindu nahietan,
unibertso bat berez, nahiz ttipia
animalia bat berez, nahiz ikaragarria,
miresgarria,
ximuen artean berezia,
hobekitzearren bideetan
bide garratzetan
eztia egin behar orri estekatuak
bai, egia!
lur bat promestu zigutela
suzko kantuetan/dantzetan
maitasunezko gauak ugari,
galdegin eten gabe/galdegin
mugak hautsi nahietan
kristal guztiak hautsi nahietan
alperrik, agian...!
hosto tinko baten gisa
zurrunba zaharrean
gauero xurgatzen dugun musikan
ilargiaren euri isilpean
txalupa iheskorretan
imajinatzen ditugun bezala
edertasun paregabean
planeta xoro baten dantzetan
berez gureak diren hoien defentsan
lehertuko balute agian......................
Ezinezkoa litzateke
Bonbatik-Bumbara
Mexikotik-Limara
Benarestik-Pekinera
Paristik-Bilbora
Melburnetik-Hawaira,
doazen bideetan ibiltzea.
Ilargiak ere nigar egingo luke.