Aurkibidea
Aurkibidea
Kitarraren redobleaz, emakumeak zangoak dardarka.
Zaldun bat inguratu zitzaion kortesia handiz,
alkia zabaldu, bertan eseri, eta segidilla baten rritmoaz
hatz muinak korritu zituen zurean teklak joko bailitun,
hautsontziaren aristak ukitu arte. Bertan oraindik kolila bat bizia,
bokila karminez ezpainen pliegeak inprimaturik.
Emakumeak dauka gorputza fina, aurpegi batean samurtasunaren musika,
bestean ironikoa begia.