 
	
 
Hiritarrari gauza gutxik loa 
kentzen dio.
 
Txirrin ezkutuena jotzen dion 
klarin batek esnatzen du gauerdian, 
eta gizonak galdetzen du 
ordu horren zerga; 
erditu zuten, luzaroan 
itxoin du hau, 
azken hatsaren antzerkia, 
inor ez da libratzen, 
lurjota amesgaizto, 
eternoaren beltzunean 
oihuzulo isila,
                       he m e n e n