Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

PRAGA

 

Estatuarik estatua

zeharkatu dugu beltz

Europa odolustua

Karlovo Mosten

 

formalismo barrokoak

karrika artean aienatzen dira

nahastuak lurrazal izoztuan

                pobrezia alderraiek

gorputzik gorputz

menderakuntzatik eta sumisiotik

alde egin ezinik

                diraute mendeen gaindi

katedralak

eta bere magiaren bere fedearen

kastitate gotikoa argitu zuten

bortxa guztiek bezala

 

urreak ez du dantzatzen

teilatu mugikorren brontze berdearekin

behatu baino ez du egiten harrituta

            tabernan sartuko bagina bezala

            katedralean barrena

beldurtzeko paratu zakur haien

tailu zelatarien

aurrean axolagabe

herri indezentea

fedebakoa

letrez ez dakiena

soilik torturaz

korridore likinez

eta kontrahorma bihurrituez,

sakratuaren errege-mafiaren

                    mezenas horiez.

 

Sortuaren siniestrotasunenean

eroso egotera iritsitakoan

heltzen zara

erosotasunaren gradurik gorenera,

diziplina sakratu

eta militarrak

egoitza duen hartara.