Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

GITARRA
ANDRAZKOTUAK

 

tarte semantiko bat besterik ez zara

ilusiozko eta ile kizkurreko eskeleto semiotikoa

abstinentziaz eta neurrigabekeriaz konposatua

 

utz iezadazu istant amaigabe bat bizitzen

kantu flamenko eta gitarra andrazkotuen

melodia andaluz donostiar lasartear honetan

zure bekain beltz eta errima zoroen artean

 

utz iezadazu zure tristura gorrian dantzatzen

astrapala gorriz sukartzen

eztanda egin eta berriz nare arnastu arte

ile kizkurrez eta ilusioz ase

zure ukitze grinatsuak

nire ego eta nire erregina afroalemaniar

euskal errepublikar demasien artean

 

ezin da dirurik eta herrialderik gabe bizi

baina emango dizut nire arima gorri

metafora literalez trinko

nire kizkur semiotikoak

abstinentziaz eta neurrigabekeriaz konposaturiko

nire eskeleto adierazlea