Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

GATZEZKO ESTATUA

 

 

                  1

Miarritze Behobia Donostia Zarautz

ezin hitzak ezpainetaratzen zaizkio

barruaren mugetan zubi eginda.

 

Autobidean lepoa jiratu du

kontrako norantzan jarritako

trafiko seinaleak irakurtzeko.

 

Abisu asko ematen dituzte

baina ez dute norbere baitara

bidaiatzearen arriskuez ohartarazten?

 

                  2

Joan zenetik dena berdin dago:

etxe aurreko sahatsa eta

polizia sirenak gauean.

 

Joan zenetik dena ezberdin da:

sabeleko harriak

eta itzulerako begiak.