
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
 
MARRAZKIA LAUSOTAN
 
Trailerraren harrotasunez labaindu zen
Errepidea alderik alde gurutzatu eta aurrez aurre 
        geratu zen arte
Kabinan gidariak bolanteari eusten zion
Inork ez zuen bozinarik jo
Nik ez dakit galgari sakatzeko astirik izan nuen: metro bat
Mendate bihurgunean
Trailerrak hanka hautsitako
Zaldi erraldoia zirudien, zangoak antxumatuta
Atzerantz egiten ahalegindu zenean baino ez zen mugitu 
Pixka bat baino ez
Kaseta itzali eta argiekin gaztigatu zidaten arte
        utzi nuen autoa erortzen
Horrelaxe izanen duk, asaltatu ninduen
Oraino ez dakit nor zen
Hiltzen haizenean lasterkari bilakatzen haiz
Gogoak etxerantz hoanean baino arinago egiten dik 
        heu bilatzerakoa
Eta azkenean ez dik gela huts bat baino aurkitzen
Botila hutsak ?mahai zikin bat, aulkia zoru gainera botea
Euriak laino adabakiak eransten zizkidan kristal lausotuan
Gaztainondo gaixoek kezko ibaiak askatu zituzten
Lehen martxa sartu eta astiro ekin nion denborak 
        barkatu zidan errepidean aurrera
Zaldiak zutitzera egin zuen 
Galipotak bide zuzena erakusten zidan
        marra zuria margotu berri
Haurrek etxeak marrazten zituzten auto geldietako 
        kristaletan
Musika jarri nuen berriro
Neuk ere laztanka berdindu nuen lurruna
Trailer gidariaz oroitu nintzen,
        lurralde arrotz batean kezkati
Gau hartan etxera deituko zuen, mugara
        onik heldu zela esateko
Hurrengo gauerako han zela eta prestatzeko afari beroa
Maite zuen
Mendate gaineko kafetegira iritsi orduko baztertu nintzen
Neuk ere banuen egin beharreko dei bat