hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

Oharrak

 

 

hegazkinaren leihotik begiratzen dut... poeman aipatzen dudan erreferentzia Maggie Nelsonen Bluets liburua da.

galdera guztien atzean... eta han zeudelako hitz egin dut... poemetan letra etzanez agertzen diren aipuak María Rosa Maldonadoren Acúfenos poema-bildumatik hartuak dira.

eta gorputzak gehiago ezin duenean... poeman, berriz, Mary Oliverren Felicity liburuko “Leaves and Blossoms Along the Way” poemaren pasarteak ageri dira.

errepidea ez da inoiz amaitzen... poeman Eivørren “All Blue” eta Auroraren “Winter Bird” abestiak aipatzen ditut.

reynisfjarara heltzen garenean... poeman letra etzanez dauden aipuak Bluets, Acúfenos eta Felicity liburuetatik ateratakoak dira.

 

 

Liburu hau Nekatoenea eta Hugoenea literatura sorkuntza egonaldietan idazten hasi nintzen. Eskerrik asko Euskal Idazleen Elkarteari, CPIE Euskal Itsasbazterrari eta Euskal Kultur Erakundeari nire proposamena aukeratu eta bidean emandako laguntzagatik.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet liburuaren idazketa prozesuan poemak irakurri eta haien hausnarketak nirekin partekatu dituzten pertsonei: Hodei Aranguena Areitio eta Oihane Zuberoa Garmendia.

Eta eskerrik asko, nola ez, liburua ikusten, pentsatzen eta idazten ari nintzen bitartean Islandiako hegoaldean, Hendaian, Pasai Donibanen eta Uharteko Oihana mendian nirekin topo egin duten gizakiz besteko gorputz guztiei.