hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

baina nola egin besteari lekua

nola utzi naizena izateari

barrenak jaten dizkidan animaliak

ez badu lorik egiten

nola aurkituko dut nire lekua

haizearen eta euriaren kristalezko

basamortu honetan

eta nola azerituko naiz

laritzatu zingiratu

lurrikaratu

 

nola errendituko naiz hutsaren besoetan

barrutik hain beteta banago