hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

zazpigarren erupzioa hasi aurretik

elur-orein batekin egin genuen amets

zeru urratuen eta kiskalitako etxeen artean

guregana hurbiltzen zen pixkanaka

urrats ikarati bat eta gero beste bat

bere sabel irekitik isurtzen zen argiak

labaren gainean txilarrezko arrasto bat

utzi zuen haran distiratsu bat

etortzear zen biziarentzat

 

begietara begiratu genionean

esan ezin den ulertu ezin den

guztia ikusi genuen

horregatik belaunikatu ginen bere inguruan

eta animaliaren azken arnasa

gure ahoan desegin zen

elurrezkoa izanen balitz bezala

 

labak gorpua estali zuenean

bere erraietatik edaten ari ginen