Zerua hemen
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
2021, poesia
Zerua hemen
2026, poesia
Poesia 102
112 orrialde
978-84-19570-57-4
aurkibidea

 

ZORIONA EZ DA

 

 

Existitzen ez den ze argazki gorde

pentsatzen dut

asko falta zaizkit

eskura ditudanetan

jendea pozik dago

 

topa egiten

eguzkitako betaurrekoekin

irriak eta

loreak edalontziak liburuak

 

non dago mina

non garen hau egin duten

eszena grotesko guztiak

zergatik ez dira kapturatzen

gorpuzkera barroko horiek

 

telefonoz utzi zintuztenekoa

etxetik bota zintuztenekoa

aita hilko zela esan zizutenekoa

 

zoriona ez da

zoriona ez dago beti

zerua bai

 

existitzen ez diren argazkiak biltzeko

poemak idazten hasi beharko dugu.