Zubigilea
Zubigilea
2007, nobela
176 orrialde
978-84-95511-97-3
azala: Lander Garro
Lutxo Egia
1969, Santander
 
2011, narrazioak
2005, nobela
2002, nobela
 
Zubigilea
Lutxo Egia, 2007

Etorkizunak nobelaren antza izaten du sarritan.

      Urte gutxi barru zeharo berrituko dute Deustuko Zorrotzaurre auzunea, itzelezko operazio urbanistikoa eginda. Manhattan txikia deitzen diote dagoeneko, mende honetako Bilboren ikur eta motorra izango omen den Zorrotzaurreri. Hara begira daude udala, banketxeak, eraikuntza enpresak.

      Lutxo Egiaren hirugarren eleberrian dena da zubi: pertsonaien artean bezala errealitatearen eta fikzioaren artean.

kritikak:
Zubigilea, Uxue Alberdi, Beterriko Liburua, 2007-11-15
«Modernoa iruditu zaizkit tematika eta kontatzeko modua, Bilboko ia berezko ugerra eta azkenaldiko distira sumatzen dira orriz orri, bai paisaian, bai pertsonaietan eta baita idazteko moduan ere».
Nolako hiriak halako pertsonak, Mikel Asurmendi, Irunero, 2007-12-00
«Mundu modernoaren gune nagusia dugu hiria. Hiriaren behialako izaera galbidean doala errezeloa bide du Egiak. Gaur egungo hiriaren kritika egin du idazleak. Ezin uka berau eleberri politikotzat jo daitekeela».
Zubigilea, Goizalde Landabaso, Radio Euskadi, 2007-12-09
«Zubia da azpiegitura interesgarria. Irudi literario moduan ere sarri erabilitakoa. Egia esan eraikuntza arkitektonikoak gero eta gehiago irudi metaforikoari egiten dio leku. Gaina hartu dio. Liburu honetan ere aitzakia zubi bat da, baina aitzakia horren gainean lokarriak gailentzen dira. Zubiak, azken finean».
Zubiak eta hirukiak, Mikel Ayerbe, Berria, 2007-12-09
«Zubigilea Joseba Jaka V. Literatur Beka sariaren emaitza da. Desberdina, berria eta erritmo biziko proiektua zela argudiatu zuen orduan epaimahaiak, baina nago, proiektua nobela bihurtzerakoan, erritmo bizi hori pausatu egin dela sarritan (bereziki sabotaje saioaren eta handik eratorritako pasarteetan)».
Zubigilea, M. Egimendi, Aizu!, 2008-03-04
«Dena da zubia Egiaren eleberri honetan. Narrazioaren zubiari eusten dioten kapitulu edo zutabeak ere modu berezian tartekatzen dira, eta egitura argia eskaintzen diote irakurleari bi ildoen artean nahas ez dadin».
Ogibidea eta ofizioa, Jon Kortazar, El País, 2008-03-25
«Nobelak deskribapen mailan funtzionatzen badu ere, eta era berean esan dezakegu ongi moldatzen dela bere mezu sinbolikoa, ez da gauza bera gertatzen kontaketaren mailan. Astiro doaz ekintzak eta sekuentzien arteko lotura ere ez da garbi azaltzen».