Txakur ingelesak
Txakur ingelesak
2011, narrazioak
160 orrialde
978-84-92468-28-7
Lutxo Egia
1969, Santander
 
2007, nobela
2005, nobela
2002, nobela
 
Txakur ingelesak
Lutxo Egia, 2011

Era ugari dago mundutik desagertzeko. Heriotza da drastikoena, eta horrexegatik beti lehenbizi aipatzen dena, ipuin bilduma honetan bezala. Gero datoz bestelakoak: kartzela, ihesa, ezkutatzea, bakardadea, alderrai ibiltzea, deitura eta itxura aldaketa, lausokeria, liluramenduzko amarrua. Eta agian lañoena: oharkabean igarotzea.

      Irakurri ahala desegin egiten diren biografietako hitzak eta itzalak dirudite Lutxo Egiaren kontakizunek. Lanbroaren antzera dena gerizatzen duen estiloak bustitzen du paisaia humano hau.

kritikak:
Identitate kaosaren dantza, Bixente Serrano Izko, Berria, 2011-04-24
«Erregistro lehor batez idatziriko narrazioak. Hain poetikoa —malenkoniatsua, dramatikoa, lirikoa...— izan daitekeen mundu birtual erreal hau islatzeko, erregistro idor eta hotz horren hautua egin du Lutxo Egiak».
Beste bat izan, Javier Rojo, El Correo, 2011-05-14
«Protagonistek hartzen dituzten maskaren adibide hautatuak izango balira bezala, beren izen propioekin egingo dugu topo: izenak izana dakar, eta pertsonaiek izena aldatzen dutenean ezinbestez beste bizitza bati ekingo diotela ematen du».
Ez naizena naiz, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2011-05-20
«Beharbada, gaiaren konplexutasunagatik, errealitate fisikoaren nahasmendura eramaten dute irakurlea. Baina beharbada, ipuinen aberasgarritasuna hori da: irakurtzen ari naizena eta ni neu bat ote dator?».
Desagertzea posible denean, Goizalde Landabaso, Deia, 2011-07-09
«Liburua amaitzerakoan gehiago egon ez izana sentitu dut faltan, hamar ipuinok nahikoak izan ez balira legez. Liburua osotzeko beste izan liteke, baina ez behin hasita irakurketak sortzen dizun plazera asetzeko».
Ikusezinak ikusgai, Leire Zubeldia, Gara, 2011-08-13
«Jolasti itzuli da Lutxo Egia. Irakurle honek gozatu du jolasaz, kaosaz, aipatutako ipuinetan aipatu gabe utzitakoetan baino gehiago. Baina norberak hartu behar dio kaosari neurria, gozagarri gerta dadin».
Txakur ingelesak, I.E., Aizu!, 2011-09-20
«Erreferentzia artistikoak, literarioak, musikalak, zinemari buruzkoak? ugariak dira, batzuk oso hurbilekoak eta errealak, beste batzuk urrutiagokoak edota fikziozkoak. Horiek guztiek ederki laguntzen dute irakurlearen hasierako ikuspuntua kolokan jartzen».
Inpresioa gordeta daukat, Mikel Asurmendi, Irunero, 2011-12-13
«Mundu bakarra baino, hainbat munduk osatutako mundua agertu zitzaidan. Mundu bat jende, hots, pertsonaia mundua. Fikziozkoak, eta halaber, hurbilekoak. Izena eta izana ezagutzen dizkiogun pertsonaiak. Hauetako batzuk, arrastorik utzi gabe desagertzen dira, lehen ipuineko txakurrak bezala».