Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
112
Paseoa Lea ondoan
Ihien kobrea uretan. Marea-errota. Karramarroak harri artean. Zubiaren begian antzinako ontziola, hareatza, San Nikolas uhartea, zerumuga. Azeri-buztana. Irlatxo bat ibaian lo, zuhaixka izen bakoz josita. Garzak zingiran. Pintada bat Leaz haraindiko horma batean: palestina askatu. Traineruak arraunean. Jauregi barrokoa, dorre sendokoteak, ontziralekua, sekuoia. Txalupen hilerria, adagio bat iraganarentzat. Eukaliptoen fruituak, iratxoen zibak. Enbor moztu bat (orbainak bihotz hustu baten taxua dauka). Teileria egon zen tokian, alanbrada. Ezkurrak. Landan, dozenaka kolorez, antzaretarako batelak ahuspez, saihetsetan aldarriak, saihetsetan herria. Behorrak eta moxalak. Baserri-auzoa, bidegurutzea, zubi txikiago bat, errepidea. Birigarroa masustondoan, masusta bakarra more, gainerakoak gorri. Erromesen ospitalea kaparrak janda, noiz eroriko. Orkatzen gorozkiak. Data bat gaztainondo batean labanaz idatzita. Aspaldi hartan maite nuen gizonak atzean utzi ninduen bihurgunea. Pikondo antzua. Txantxiku bat haitzartetxo batean. Nire oinatzak zidorrean. Gorostia sutan legez. Arratsaldea ixten. Pagausoa, hegada, negargura, bizi-arnasa.