Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko.

      Sartu orduko, kaxako neskaren begiradak arrats hartako zorigaitz guztiak leporatu zizkidan. Denbora tarte beraren bi jabe ginen. Gaueko zortzietan giltzatzen den supermerkatu batean, azkenengo hamar minutu horiek norenak diren ebatzi gabe jarraitzen du zibilizazioak.

      Sarreratik eskubitara, gelatxo batean lau pantaila desfragmentatuk behatzen dute iluntze horretako bezeroen joan-etorria. Definizio eskaseko irudi zenital aleatorioetan karroen inertziaren aldaroari kostata kontra eginez doaz erostunak.

      Orgatxoan pilatutakoaren azterketa intimo eta sozialean, utzikeria nabarmena erakusten dute ixteko hamar minutu falta direla sartu den emakume gazte horrek, esate baterako, bildutako kafe, marmelada, tostada, tomate, ahuakate, urdaiazpiko, atun lata, zerbeza, jogurt, txokolate eta arrautzek.

      Beheko pantailan ageri den gizonak, berriz, botila bakan bat darama orga zabalean. Farmazietan saldu behar lukete bakardadean edateko ardoa.

      Txartelarekin ordaindu eta gabon pasa esatean, zortziak eta lau minutu ziren. Beste langile batek pertsiana erdi jaitsia zuen inor ez sartzeko. Ez zuen jaso eta makurtuta pasatu behar izan nuen. Merezita.

      Izurde bat imajinatu nuen itsasoaren beste aldean nagiz barreiatzen zen eguzkitan nire plastikozko poltsak irentsi eta itotzen. Hala berundu zen iluntze hartako nire aldartea.