Poesia kaiera
Poesia kaiera
June Jordan
itzulpena: Ane Garcia Lopez
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-43-3
June Jordan
1936-2002
 
 

 

Zu zara: hondartzan

 

Bi esku dituzu

erabat garbi eta fin,

jaregiten diote

urreari

zilar hutsari edo harri arruntezko

hareari,

baina eusten diete atomo-gaiei

pieza moreei

kolore bati gorazarre egiten

laranja da zurea

zure antzekoak dira laranjak, maitea,

azal lasai eta promesazko

eta zukua

barruan

zukua

desertuko ihesa

Jauna

ikusi nola egiten duzun ihes

ZURE GORPUTZA HEGO LUZE ETA BELTZ

ZURE GORPUTZA HEGO LUZE ETA BELTZ