739 (737)
 
Maiz uste izan nuen Bakea heldua zela,
Baina oraindik oso urrun zegoen.
Itsaso erdian Itsasertza ikusi dutela
Uste duten naufragoen antzera...
 
Leher eginda lehiatzen dira,
— Etsiak ni beste harturik —
Ikusi nahian iritsi aurretik
zenbat Kosta alegiazko dauden.