241 (339)
 
Agoniaren itxura bat gogoko dut —
Egiazkoa dela badakidalako —
Inork ez du espasmorik antzeratzen —
Ez egiten hil korroken plantarik —
 
Begiak bat-batean lausotzen dira —
Eta horixe da Heriotza —
Ezin kopetako perlak itxuratu,
Larrimin arruntak hariztatuak.