BAT ALA BESTE
 
orpoz orpo
labana bezain hotz burua
han edo hemen
joan edo gelditu
 
bietarik bat
 
ahantzi edo gogoratu
zure izena zure gorputza
bizitza ez da eternoa
ausentzia bai ordea
 
    
    
 © cc-by-sa Mikel Ibarguren