HAUR ERIA
 
 
nintzen haurrak
txaplatarekin estalia zuen begia
eta ametsetan besterik ez zen pirata
 
nintzen haurrak
hotz zeuzkan oinak
eta irakurtzen bakarrik zeharkatu zuen estepa
 
nintzen haurrak
korapiloa zuen bihotzean
eta ez zen maitemindu
 
    
    
 © Jon Benito