Ana Yoldik Andres Basterra senar ohiari
Ana Yoldik adiskideei Andres Basterrarekin utzi ondoren
Joxerra Agirrek hies frogak egitera joan zenean
Joxerra Agirre berehalakoan datorkion handiena egiteko unearen gainean gogoetan
Caponek, Joxerra Agirre zenaren txakurrak, hiletan egindako erreflexioa
Caponek gizakioi buruz
ANA YOLDIK
XABIER BIZIRI
SENARRAREKIN EDUKITAKO
ESPERIENTZIARI BURUZ
( c+k )
Atzokoa esperientzia sakratua izan zen,
lastima sakratua heriotzari dagokiola,
lastima biktimak eta borreroak.
Jainko itsu baten gisa hurbildu zitzaidan
azalaren lakua urratzera, zakila beltz;
eta ametsezko basoak ibili genituen
izerdizko ortzien azpian. Eskuak hegan
leherketa haragituak entzun ziren,
larruari larru, begiari begi,
desiozko labana gorria aldarean;
eta bizitza erori egin zen bat-batean.
Jainko beltza baino ez zen gelditu,
jainko izateko, hiltzaile, halabeharrez. © Juanjo Olasagarre