Ana Yoldik Andres Basterra senar ohiari
Ana Yoldik adiskideei Andres Basterrarekin utzi ondoren
Joxerra Agirrek hies frogak egitera joan zenean
Joxerra Agirre berehalakoan datorkion handiena egiteko unearen gainean gogoetan
Caponek, Joxerra Agirre zenaren txakurrak, hiletan egindako erreflexioa
Caponek gizakioi buruz
ANA YOLDIK
JOSEMA IRUTAGOIENI
IRUTAGOIENEK ANDREARENGANDIK
BANATU DELA ESANDAKOAN
( c, d )
Dena akabatzen da
benetako gauzak akabatu bezala:
txilio ito bat, urrats batzuk urruntzen,
harriduraren zaplazteko izotza,
gorputz baten amildura braustekoa
eta kito.
Ondoren
ofizioaren ikaste nekeza heldu da,
orduen makineria oztina asmatu,
bizitza atzera ere zainetan ziztatu,
arratsa gorputz monstruosoz garbitu
eta desioz.
Bai, apartetik dagi zaunka bihotzak! © Juanjo Olasagarre