Amodio
1
Eskuaz igurtzi ninduzun.
Izan zinena naiz, harrezkero.
2
Ibai-urek murmurio jolastaria,
Brinko eta jauzi itsasora bidean.
Amodio joanak axolarik ez.
Amodio berriak lotsarik ez.
3
Sokrate:
Gure bizitzan bada une bat non gure zain-hezurrak pisuagoak egiten baitira; orduan espazioa zabaldu, denbora laburtu eta arnasa ere nekez hartzen da.
Altzibiades:
Nekea ote?
Sokrate:
Amodioaren bezpera.
4
Maitatzeari uko egin diona
Itzal da bihurtzen.
Gorputzik ez duela,
Ispilua salatari.
5
Hiltzeko eta bizitzeko
Modu bat baino gehiagorik bada.
Maitasuna hil duenak
Ez du beste heriotzen beharrik;
Ezta biziberritzerik merezi ere.
w1997