Amets bizia
Amets bizia
1986, nobela
142 orrialde
84-398-5748-9
Eukene Martin Sampedro
1948, Bilbo
 
1985, nobela
Amets bizia
1986, nobela
142 orrialde
84-398-5748-9
aurkibidea
 

 

IV

 

                Elurra ari du. Zeruak aho sakona zabaldu ondoren goitikin garbiak oka egin, berdetasuna irentsi eta berehala, !anda zurizjantzi da. Zuriz eta hotzez.

 

Marisa daukat neure ondoan. Marisa haurduna, izugarrizko sabela herrestan, nik egindako umearen gainean zangarteka muntaturik. Marisa, begi beltzak zuritasunean barrena, begi beroak elur malutetan. Marisa, nire esku epela bere esku izoztuan. Aurretik noraezean, atzetik gure urrats bigunak, aldamenetan hutsaren kolorea. Marisa. Haize-zartadaren artean ertikara eginik. Hementxe ume egin? Halajainkoa! Galduak gara. Galdua zaitut, Marisa, nirea. Maitea. Marisa.

 

Umamina bere aurpegi hitsean. Non gaude? Zetarako etorri? Honez gero berdin da. Marisak bultzatu egiten du landa zuriaren erdian barne frutua loratzeko. Ni neu bere gorputz dardartia berotzen ari naiz. Gure umea, nire umea, Marisa. Gure haragiaren haragia. Nire errealitatearen ametsa.

 

Buru beltzarana sortzen ari da elurraren gainean. Nire esku kiskalien artean Marisaren izoztuak txirrist eginez. Ura bihurtu dira esku haurdunak. Nola? Non ote dira bere eskuak? Besoak, besoak berotu behar dizkiot! Likido gardenetan zehar doazkit! Besoak, bere besoak eta eskuak non ote daude? Ez dut gorputz erturrena ukitu behar. Eta hona hemen esku eta besojaioberriak. Zangoak, Marisaren zangoak, beso eta eskuak nora joan? Umearen zangoak hemen ditut. Emea da, Marisa, zu bezalakoa! Emakume berria, Marisa. Marisa. Marisaren aurpegia, ispilu biribildua ez beste, lurreko orma zurian zintzilikaturik. Marisa! Ez zaitez joan, otoi! Begira gurea, Marisa. Ispiluaren begi beltzek adi naute. Aho isladatua zabaldu eta, azken hitz hotza..

 

        — Zeuretzat, Mikel. Zeuretzat, Marisa.

 

Kristalean silueta disolbatzen ikusten dut, ur ttantez beirina batetan paisaia moteltzen bezalaxe. Marisa oro desagertu egin da. Marisa guztiz jaio egin da. Marisa. Marisa.

 

Elurretan errekatxo sotil maiteak. Nire besoetan begi beltz ameslari berri zurrukuttunak.

 

Urrezko argi batek eraso egiten du gelaren iluntasuna.

 

        — Zer, Migel? Badirudi ez duzula jaikitzeko gogorik, seme.

 

Gortina astunaren hegaldi neketsua. Egunsentiaren uhin larrosak lihozko izara zipristindu. Argimutilaren dardara sotila. Haritzezko zoladuraren dirdira. Gosea. Logura. Betirinak. Aharrausika. Ilean nahas-mahasia. Loaren nagiak atera. Beso bat maindire brodatuen at. Gero bestea. Zangoa. Beste zangoa. Eta begiak, balkoi haundiosan sartzen den argitan. Argia, bizitzaren taupada, gaueko zorakeria bere senera erakartzen duena, amets eta errealitatearen arteko bereizgarria, naturaren taiularia, gizakiaren araua: Argia. Bizia. Zentzua. Errealitatea. Natura. Gizakia, goizean goizeko distiran.

 

        — Zer, Migel? Badirudi ez duzula jaikitzeko gogorik, seme.

        — Honela dirudi? Halere, edozein gauza egingo nuke gauaz lorik ez egitearren.

 

Galeoiez beteriko itsas zakar kirimildu batetan, olatu diganteen urdin añila, hodei gorri destintatuen azpitik. Lehenengo planoan itsasontzi izugarrien arrama bustia, eta azkenean, masten lerro galduak, horizontearen distira zaharrak.

Aspalditik nenbilen guda honen topaketan, ohetik jaiki eta alfonbra zapaltzen nuen bakoitzean. Eta bilatu egin nuenean —Flota Garaiezina Mantxako Kanaleannolabait lasaitu egin zen nire interesa.

 

                        Orain, eskuaira egunero ikertzen dut, Medina-Sidoniako duke eta neure zapatizen bila, ea Okendo, Rekalde eta Bertendona marinel ausartak Drakeren kontran topatzen ditudan galtzerdinen artean.

Alferrik.

 

                        Zapatila bustiak zorroratu eta gero hotzikara traidoreak eraso egiten dit zetazko brusa estutu eta berehalaxe. Gauean igaroko hotzaz ez dut orain bainatzeko gogorik.

 

        — Edozein gauza egingo nuke gauaz lorik ez egitearren.

        — Bainua prest dago, jauna. Zeure gustoz.

 

Kordokari behatzen ditut bainuntziari darizkion lurrun-espiralak. Ispilu haundiaren alboan iratzea so dago. Ohituta nago motots berdearen presentziaz, zein bainugelako hezetasunari esker heltzen baita, beso zinbelak luzatuaz, sorterria ahaztu eta betidanik adriluzko irla ñimiño honetanjaioa bailitzan.

 

Marmol zurizko bainuontzian gaueko hotza kentzen dut soingainetik. Eguraldia sargoritsua datorkigu eta alkondara arina aukeratzen dut kontsultategiko tenperatura jasan ahal izateko. Hau akordua, nirea, Marisa elurtzan urtu erdibitzen duen bitartean! Azken denboran hobe nuke lorik ez egitea. Filme larregi ikusten ote?

 

Gorbata lepoan erdiratzerakoan ispilu urreduna zein zaldun ituna, nork girnaldaz beteriko paretan enmarkaturik niri betikoz so baitit, behatzen ditut. Espainar Eskolakoa da irudia, ez dakit baliotsua —amaren ustez, oso, baina gixajak bitxiez ezik, ez du beste ezertaz ulertzen— halere adierazkorra.

 

Hainbat urtetan baztertua neukan, hemen, ispilu haundiaren ondoan. Baina Marisa ezagutuz nindoan arauera —Marisarekin zerikusirik daukan jakin ez arren, benetan— beno, ba, ordudanik hasi nintzen irudi horretaz konturatzen. Toki mugatu honetan, hondo ilunean, beltxarana bera, esku zurbilegia jantzi beltzaren gainean ezarria Grekok egiten zuen antzera. Ni jabetu gabe, nire baitan sartuz joan zen, eta azkenean esan dezaket neure burua dela, xoxoki.

 

Gaur ere, begi nekatuak ditu. Zuk ez duzu ondo lo egin, txo!

 

        — Gosaria prest dago, jauna. Zeure gustora.

        — Zer, Migel? Badirudi ez duzula ondo lo egin, seme.

        — Edozein gauza egingo nuke gauaz lorik ez egitearren.

 

Dragoi txinatarren ahoak kafea goitikatzen du portzelanazko katilu sotilean. Gargara beltz lurrintsuak baretu egiten nau, zorionez. Zurruztada beroek elur arrastoak oro narrasten dituzte. Ogi errean gurina leundu eta gero hobeto nago. Erneago. Bizitzeko prest, jadanik. Garaia izan da, uzkia.

 

A, zer egingo ote nuke nik eguneroko gauzak gabe? Seguraz hit egingo nintzateke, bai horixe, lan egin ezinik.

 

                Kalean betiko zeru goia. Betiko berri zaharrak egunkarian: manifestaldiak, langeldiketa, terrorismoa, Moltsaren jaitsiera, poitikarien zalaparta... —A, Euskadi usteldua— Betiko bat, bi, hiru... kotxea arrankatu arte. Betiko geldialdia semaforo gorriaren aurrean. Betiko Winston zigarriloaren zaporea. Betiko dendari langilea ordu berberan. Betiko kanpaia elizan, joka ari. Betiko aparkalekua medikuentzako zaindua. Betiko sarrera. Egunon, doktor Hernandez. Eguraldi on-txar dakar. Zeuretzako gutunak. Badago erizaina zure kontsultategian. Jendez beterik duzu gela. Betiko gero arte. Betiko betikoa.

 

Bizia bere senera behin eta berriro etorri. A, lasaitasuna, ez dela ezer aldatu frogatua dugunean!

 

        — Dena prest dago, doktor.

 

Brusa zuria zorroratzen dut gaztetasun-sentsazioan murgildurik nagoelakoan.

 

        — Jarrai dezagun, bada.

                — Lehenengoa?

 

        — Nahiago dut itxarotea, Mikel. Ez nago oraindik oso ziur, benetan, eta ezkontza garrantzizko gauza da oso.

 

Han esan zidanean larru gorritan harrapatu ninduen. Nola ezkondu nahi ez, zeiharresanez izanda ere, askotan honelako proposamendua egin ohi badit? Apetatsu honek bai dituela borlak!

 

Une horretan Marisa ez dela inoiz haintzakotzat hartu behar konturatu nintzen.

 

                — Egunon, Larrazabal andrea.

        — Egunon, dotorejauna.

        — Zu berriro hemen? Zerk zakartza?

        — Ba... Makal nago, dotore. Mina hernen. Eta hemen. Tentsio altuegia. Eta burua... a, burua! Zorabioak etengabeki. Ez dut gogorik jateko ere. Eta...

 

Berak ere ez zeukan inoizjateko gogorik. Edo ia inoiz, hobeto esanda. Andre guztiak aurpegi askotakoak dira. Eta Marisa, beste guztien gainetik. Auskalo, zer edo zertarako egiten zuen berea! Ez zegoen sekula santan zer pentsatzen zuen jakiteko modurik, zer nahi edo gorrotatu, ondo zegoen ala ez, honantza ala harantza, honekin nahiago ala beste batekin, gauza bera maite eta mespretxatu batera ahal zuen.

 

        — Nahiko! Nahiko edo zoratu egingo naiz, arraioa!

        — Oso grabe zaudela dirudi, andre.

        — Erants zaitez auskulta zaitzadan.

        — Biluzteko diozu? O, dotore, ezagutzen nauzu. Soberan dakizu daukadan...

        — Tentsio altua, mina sahietsetan eta buruan, jangurarik ez... Hau guztiau nola artekatu? Baina soberan dakit daukazuna, bai. Zer nahi duzu eman diezazudan, e?

 

Marisak ez zuen inoiz objetibotasunean sinesten. Berarentzat babo iraunkorrik ezta existitu ere. Zernahi, ona eta txarra batera, eder eta itsusia, garai eta baxua, luze eta laburra, lodi eta mehea, sendo eta ahula, gozo-garratza, zuri-beltza, atsegin-ezatsegina, erakarle-nazkagarria. Den dena beraren arauera. Nota umore ona ala txarra zuen, nola ondo ala txarto lo egin, nota goizez ala gauez, pozik ala ilun, lasai ala urduri, jaiez ala astegunez, etxe barruan ala kalean, zutik ala eserita, aurrean ala atzean, hurbil ala urrun, udan ala neguan.

 

Jantziaren modiaan, orrazkeraren gisan, hilerokoaren moldez, haizearen arauera, eguraldiaren egokeraz, sasoiaren trenpera, hilebetearen modura, astegun, ordu eta une bakoitzaren erara.

Ondorioz, oro edo eta deusaren arauera.

 

        — Nik uste, buruko mina kentzeko Melabon ona izaten dela. Jangura pizteko Oriol ttantak ondo doazkit. Tentsio bajatzeko lehen eman zenidan Are... Arenilius Meli...

        — Arius Medikamentus, andre...

        — Bai, horixe, eskerrikasko. Saihets minetarako lilimentoren bat. Berdin zait zein, bai. A, eztula ere badaukat. Bronkinflamatoria jarabea betidanik erabili dut. Eta oro har bitamina batzu behar ditut. Lehen errezetatu zenizkidanak —hau pena, izena ahaztua daukat eta— zoragarri zitzaizkidan...

        — Zerbait gehiago?

        — Ba...

        — Lehenengo eta bat argaldu beharko duzu. Lodiegi izateak kaltea dakar. Erizainak erregimena prestatuko dizu...

                — Bai, dotore. Hona hemen.

        — Baina...

        — Datorren hilabetean lau kilo kenduaz berriz natorkizu.

        — Baina...

                — Ikusi arte, Larrazabal andrea...

 

Hala eta guztiz ere aldatzeko gaitasun hori betidanik maite izan dut. Ni ez naizelako inoiz aldatzen, beharbada —ezin dudalako aldaketarik ezta bururatu ere, alegia—. Andre kaskarin asko ezagutu dut, noski. Baina Marisarena beste gauza bat zen. Beretzat —nola esan— teoria mailan zegoen. Bai horixe, teoria egiten men aldaketaz. Pertsonak, fenomenoak, ekintzak objektutzat hartzen zituen, indiferenteak, amorfoak, erabilkorrak dira, edonork nahi duen erara bihurtzeko, bakoitzak nahi duen eite konkretuan, norberak nahi dituen helburuetara.

Nahiz eta era, eite konkretu eta helburua ulergaitzak izan niretzat..

 

                — Hurrengoa!

        — Egunon, dotore jauna. Neure se narragaz nator, ze... ze...

        — Eser eta lasai zaitezte, otoi. Elkar ezagutzen al dugu?

                — Bai.

                        — Ez.

                — Zure izena, jauna?

                        — Manu Bidarrain.

        — Eta neurea, Miren.

        — Trankil, Miren. Ea zer gertatzen zauzuen.

                — Ba, bene...

                        — Neuri ezebez, dotore jauna. Beno, zegozertxo bai... baina hori gerotxoago.

                — Ixil, andre! Neuk egingo dot berba.

                — Bai, Manu, mesedez.

                — Egia esan, ez dekot problemarik...

                        — Ezetz? Berriz hasten gara? Ai, gizon! Jakina problemia dekozula! Bestela galdetu eustazu neuri...

                — Andre, mesedez! Zeure senarrak azalduko balit nahiago nuke.

                — Begira, dotore. Neuk... beno, neuri lagunekaz egunero ardau batzu hartutea gustau eiten jat...

                        — Ardau batzu? Burrustan esan geradezu.

                                — Ixiltzeko, andre!

                — Beno, bai, egia. Badakizu, dotore, beharra bukatu eta txanda bat, gero beste bat... ohitura da, jakina...

                        — Oso ohitura txarra, demontre! Neuk ez dot horixe harrapau...

                        — Ixilago, mese...

                — Zeuk ez dozu beharrik ere eiten!

                        — Zelan? Kabroi alena!

                        — .... dez!

        — Lasai zaitezte, koño! Edo ospa hemendik!

                        — Aizue, kontsul...

                        — Ai, Manu! Beittu zer ein dozun...

                — Neuk?

                        — ...tategia betea dugu, hortaz in...

                — Barka gaitzazue, erizain eta dotore jauna...

                        — ...gura-mingura ezin ibili!

        — Ulertzen?

                — Barka nazazue, arren!

 

Barka nazazu, arren! Barka nazazu, Mikel! Barka, ez naiz konturatu... Barka, baina ezin dut. Barka, baina...

 

Azkenean berak nahi zuena, beti.

 

Jose Martinezek afaltzen gonbidatu zigun. Printzipioz berak, Jose, beraren emaztea, lagunak, jakiak, topaketak, barreak, txantxak, afariak gorrotatzen zituen —halan pentsatzen nuen, behintzat— «Barka nazazu, Mikel, baina ez dut Jose maite» itxaroten ari nintzen. «Barka, baina beraren emaztea ere ez» «Barka, baina lagun horiek pepelerdo oro... Barka, badakizu ez zaidalajaterik gustatzen. Barka, baina jai horiek, barre eta txantxa zentzungabekoa... Eta gainera ardo piloa edan behar, ezta? Barka, baina niri afaririk ez...». Hauen zain, behin eta berriro.

 

Gainera marraskiloak jateko zen. Oraindik beraren begi harrituak oroitzen ditut, mamarrotxu horiek jangarriak direla esan nionean. Ez zuen sinesten. Ezin zuen, bai home.

 

        — Horiek, diostazuz, lurretan narrasten direnak, nire baserriko ortuan azelga eta uhazak jaten eta etengabeki zapaldu behar ditugunak?... Ezina da, Mikel. Benetan diotsut ez dituzula ezagutzen. Hiritarrek ez dituzue ezagutzen, jangarriak direla pentsatzen baduzue...

«Barka nazazu, Mikel. Gaina ezin izango ditut horiek jan» itxaroten nengoen.

Eta itxaroten jarraitu nuen. Gaurregunarte.

 

                Gonbidaketa onartu egin zuen. Jose, beraren emazte eta lagun guztiekin erabat atsegin konportatu zen, ardoa edan, barreak eta txantxak egin, marraskiloak jan zituen eta... horrez gainera gustatu! Sineskaitza. Niretzat —nola esan?— pentsaezina. Burugabe. Kondaezinezko. Ezdezifragarri, oro har. Baina halan. Zeren marraskiloak berrartzen nik neuk ikusi bainuen.

 

        Barka nazazu, Marisa. Baina ez dut tutik ere ulertzen.

 

                — Zuzenago joateko gauza bat egingo dugu

        nik neuk azalduko dut gertatzen zaizuena,

        eta zeuek zuzentzen didazue...

                — Ondiño eztakizu zer...

                — ... antzaz Manuk larregi edaten du. Lana bukatu eta gero pote batzuk hartzen ditu...

 

                — Batzuk ez, guztiak!

                — Jesus, andre! Ez da hainbesterako.

                — ... eta etxera pot egina etortzen da...

                — Guapo, guapo. Kriston katuagaz!

                — Kilin-kolon, bakarrik.

                — ... eta noski, nota etorri hala umorea...

                — Itzel! Zalaparta, murruskada, saltsa... denetarik dekogu gabetan.

                — Xajeratu eiten dozu lar!

                — Gezurti deituten deustazu akaso?

                — ... orduan nire laguntza behar duzue...

                — Bai!

                — Bai!

                — .... baina nik ez dakit zer egin kasu honetan.

                — Baina... pilula batzu edo ez dakit ze gauza dagozela esan deuste...

                — Banekien neuk, andre. AMI, dotore, egin edaten dodala eta zingilipurdi etortzen naizela askotan...

                — Beti.

                — Itxoin apur bat, alu hori! Esan gure dot neutzako ez dala problemia. andreantzako baino. Ni, hurrengo egunerako erloju moduan nabil —ondo lo egin esker, jakina baina andriak ezin dau aguantau. Akaso ez dau berak konpondu biar?

                — Neuk? Lotsagabe hori!

 

Lotsagabe? Bai, neure aldetik. Ederra egin nuen afari hartan. Azeriaren politika: oiloa jan eta luma gorde. Jose Martinezek egiten zuen beste hainbeste —nire belarrietaraino anestesista kabroi horrek oparitzen zidan ospe txarra heldua zen— eta aldi hartan, lagun guztiok azaleko pozaz bat eginik, puntada aproposa topatu.

 

Odol hotzez parte hartu nuen, barre eta txantxetaz, giroa berotzeko. Odol hotzagoaz itxaron nuen neure leherraldi egokia —hain papelerdoa da edonork zerbait txarto egin duela esaten dion bakoitzean lurjota geratzen baita— eta are hozkiagoz agurtu zioten nire bixugu-begi damutuek etxetik alde egiteko.

 

Nahiz eta deus ez esan, Marisa nire zarrikeriarenjakitun zela uste dut. Izugarrizko begirada ironiatsuak, etengabeki, niri egin.

Lotsagabe, esan zidan. Lotsagabe maltea.

 

                        — Hurrengoa?

                — Egunon, doktor Hernandez.

                        — Jimenez andrearen plakak.

                — Um...

                — Nola ikusten nauzu, dotore jauna?

 

«Nola ikusten nauzu, Mikel?» nire urtebetetzeko egunean. Bai memoria berea! Sorpresa bat eman nahi nion nire eguna zeta eta ospatzera joango ginatekeela esanez. Eta hona hemen «Banekien. Neure partez opari hau». «Nola ikusten nauzu, Mikel?» Marisa nire aidamenean zutik, eta maskorrezko marko ikaragarri itsusitik ere niri begira. «Baina... hau zeu zara» bururatu zitzaidan bakarra. Txunditurik nengoen. Zerbait estrainoa igarri nion argazkiari. Zerbait.. —ez dakitkutsu sofistikatu bat bezala. Aspalditik egina baizukeen, lodiago zegoen denboretan. Eta betiko jantzi hori, obsesiboki —hau amorrua—. Nondik atera ote nire gustokoa zela?

 

Baina argazkia gustatu egin zitzaidan. Batez ere adats hura, leun eta distiratsua sorbaldak igurtziz, ematasun eta lurrina aditzera ematen baitzuen. «Beno, nola ikusten nauzu, e?» Nire gelan ezartzea exijituko zidala ulertu nuen izuz. Nire gelan, bai. Eta nire amak: «Neska hau, egun batetan ekarri zenuena da? Ez da izango zeure emaztegaia, semetxu?». Eta ni, ezetzean, alferrik —zeren amak ni ezkontzeko edozein gauza egingo bailuke.

 

Ze uzkia! Onartu egingo diot argazkia. Baina etxean ezartzea pentsatu ere ez!

 

        — Ez zaude oso ederreztaturik.

        — Ze umore ona daukazun, dotore! Baina hortik aparte, nota ikusten duzu nire hezur apurtua?

        — Hezurra? A! Ez dut aldaketarik ikusten.

 

Ez, ez dut ganbiorik ikusten. Beti bezala. Marisa, aitzitik, dena zen mudantza. Bihurketa, higidura, haizea eta itsasoa. Marisa aldatzaitea, alderdikoia, burrukalari eta barnerakoia, intuitibo eta xurgakaria, berekoia, dominatzaile, beldurti, ahul eta herabetia. Beste aldetik konstante, askotan orokorra, noizean behin paketsua, adierazkorra bapatean, berezkoa ia beti, baita ezaxolatia ere, eskuzabala maite duenarekin, etsia halako batetan, guztiz ausarta nahi duenean, kementsua sarritan, erasokorra maiz.

Marisa kamalehoia, txakurra, otsoa, satorra, azeria, katua, kukua, arranoa, untzia, ardia, gazela. Marisa huntza, belarra, grria, ]arrosa, masustra, txibirita, sagarrondoa, iratzea, kaptusa, sasia, asuina.

 

Hura guztiura zen Marisa —edo behintzat, hala ikusten nuen nik.

 

                Baina ezin dudana inoiz ulertu —ezta seguraski ulertuko ere, buruari makina bat buelta eman arren— berak zeukan helburua. Zergatik edo zertarako egiten zituen gauzak. Zer nahi zuen lortu. Non zegoen muga kontradikzioren bat aukera dezan. Nondik oskilapen horien kausa. Zeren gauza guztiak urrutiko arrazoiez egiten baitzituen. Ziur.

 

Oro har, kanpoko Marisa ezagutu dut. Barnekoa, misterio sakona.

 

        — Ez dut aldaketarik ikusten.

        — Orduan... zer egin behar dut, dotore? Betiko tratamendua?

        — Jarrai dezagun. Hobe gauzak dauden bezala uztea.

 

Hau ez nion inoiz esan, nahiz askotan pentsatu. Hobe da gauzak dauden bezala uztea, bai. Zertarako aldatu? Izuz aurreikusten nuen Marisarekin neure bizimodua: bera, nire gelan, gortina astunak kendu eta balkoi haundia landarez beteaz, lihozko izara goxoen ordez tergalezko arruntak, argimutila gorde eta gero gau-kriseilu funtzional ikaragarria, bainugelako iratze gixajoa bere irlatik atera eta balkoian atzerriratua, zaldun iluna paretatik kendu eta beraren ordez baserri-paisai geza eta traketsa baliorik gabekoa, eta Marisa han hemenka, neskameari agindu eta esanez berak prestatuko didala bainua, berak gosaria, berak bazkaria —hau ikara, jaten duenaz ez du ezer prestatzen jakingo, eta ziur asmatuko— bera toki guztietatik, nire ama harritua dirijituz, bera eta beraren argazkia maskorrezko marko izugarri itsusitik —bere adats leun eta lurrintsuarekin— egongelako tximinian senideen parean, nire irakurgelako mahai dotorearen gainetik, aitamen artean, nire mesanotxean ezarririk beraz amets egin dezadan. Marisa aldatzaile eta konstantea, alderakoi eta orokorra, burrukalari eta paketsua, barnerakoi eta adierazkorra, intuitibo eta berezkoa, xurgakaria, ezaxolatia, berekoia, eskuzabala, dominatzailea, etsia, beldurtia, ausarta, ahula, kementsua, herabeti eta erasokorra batera.

 

Ez, Marisa, ez. Jarrai dezagun. Hobe da gauzak dauden bezala uztea.

        — Doktor Hernandez, ez zaitut konpromezu batetan jarri nahi, baina...

 

Ez, ez. Ez nuen konpromezurik hartu nahi. Marisak baietzera erakartzen ninduen, baina konpromezurik, ez. Gustora nengoen bere aldamenean, egin nahi nituen gauzetan lagundu ninduelarik, bestetan neure burua beraren ur emari zoroan murgiltzen uzten, ea zein toki ulertezinetara eramaten ninduen.

 

Konprometatu nahi ez nuen arauera konprometatuz nindoan —a, bizi garratza!—. Esatez, ez nion inoiz malte nuenik esan. Elkarrekin irtetzen ginen, haseran. Elkarrekin egunero. Eta elkarrekin egunero, bakarrik, jarraitu genuen gero. Hastapenetan laztan lagunkoiak. Laztan lagunkoi eta gerritik xera izukorrak sarritan. Laztan, xera eta txitean-pitean bere aho piztua beti prest, azkenean. Hau zorabioa!

 

Gauzak urrunegira heltzen ari zirela konturatuz, hozten ahalegindu nintzen. Hoztu baino izoztu nahiago. Baina izotzak ere kiskaltzen du. Eta bai zeharo kiskali ere. Noski.

 

        — Zergatik jarri konpromezu batetan Rosa? Hain gauza estrainoa eskatzera zatozkit, ala?

        — Ez dut uste, beharbada... Dakizunez orain dela zortzi hilabete laugarren semea eduki dut. Dena ondo irten da, zorionez. Baina senarra langeldiketan daukat aspalditik. Eta nik... guk... pozik gaude. Beno, lángeldiketaz ez, jakina. Seme-alabekin, esan nahi dut...

        — Segi, Rosa. Aurrera...

        — Ba, ... nire egoeran... gure egoeran... beste ume bat akabua izango litzateke. Ezin dut, dotore, beste batetan haurdun geratu. Ezin dut.

 

Neguan geundenez eguraldia hotz eta heze zegoen, ezgozo samar. Honela eta guztiz ere, itsas ertzera ibilaldia ematera gindoazen, ohitura ohi genuen bezala. Itsasoa lainoz beterik, ez zen tuttik ere ikusten. Hondartzaren aurrez aurre kotxea geldi erazten nuen, zigarro bat erre eta buelta emateko asmotan. «Bai hozgiroa! Piskolabisa hartzera gonbidatzen zaitut» esateko nengoenean, hor, han, bere aho deigarria, klabelin heldua usaintzeko prest, mailukia bere sasoian, zauri zabaldua zikatrizatu eske, gorri, bihurria, iraultzailea gudaren bila. Eta ni, oro nintzen sudurra, oro gosea, oro sendagilea, soldadua oro, dastatu egin nuen. Nire kalterako.

 

Berak sutsuki erantzun zidan. Ai, oi, nire buru galdua!

 

Konturatzeke bere bular biguna ukitu nuen. Zerbait entzun nuen, beraren kexa edo. Ezin. Ezin burua kontrolatu —gorputza askozaz gutxiago— ekaitz amaigabekoaren azpitik. Estutzen nuena hondoratu egiten zen ura bezalaxe; bera lur joa nire eskuetan, zeinek lauskitzen, masiatzen, gunea ateratzen baitzuten; bera dardaraka nire aho gosetiaz, zeinek miazkatzen, xurgatzen, jotzen, ikertzen baitzuen. Itsasoaren marruma. Enbataren sumindura. Korrentearen indarra. Olatuen danbada. Eta aparra.

 

Amaitu nuenean —izerditan, erropa nahastea, pixka bat lotsatua, bolante eta kotxearen kanbio-kutxan murgilduta nengoelarik, oraindik pittin bat bizkortuaMarisaren begi minduak. Ganbara bati buruzko zerbait esan zidan —ez nion ulertu— bere lehenengo esperientziarekiko. Sexoa eta maitasuna ez doazela batera. Edo maitasuna eta sexoa, esan zidan. Ez dakit zer, baina ez zatekeela oso ondo irten susmatu nuen. Ez zatekeela oso ondo irten berarentzat, alegia.

 

        — Zerbait egin beharko dut haurdun ez geratzeko.

        — Nola diozu?

        — Ze... pilula batzu... edozein gauza. Zuk jakingo duzu nik baino hobeto.

        — Antisorgailurik? Inondik inora ere ez!

 

Zur eta lur gelditu zitzaidan. Ulertu egiten nuen. Baina onartu, ez. Nola onartu antisorgailuak hartzea konpromezurik ez banuen nahi? Horrek harremanak sistematizatzea suposatzen zuen. Eta nik ez nuén aldatu nahi, halajainkoa! Hortik aparte, sexoaren arazoa betidanik konponduta neukan —astean birritan Lolarekin, horretarako ipinitako apartamenduan— egun hartakoa istripua zen. Errepikagaitza.

 

        — Baina... orduan?

        — Jasapena.

        — Ezina!

        — Zu katolikoa zara?

 

Banekien ezetz esango zidala. Baina estaldura topatu behar. Gainera, ni katolikoa naiz, uzkia!

 

«Begira, Marisa... Ni katolikoa naiz eta...» «Zergatik zara katolikoa?» Bai, galdera! Ez dut sinesten Jainko baten bakarrarengan, ez. Hainbat Jainko dago munduan Jesukristo bezain ona, hori argi dago. Baina arauetan sinesten dut. Araua beharrezkoa da kaosean ez jausteko. Subjetiboenik jokatuko bagenu beti, ez litzateke posible izango bizitza. Elkarren arteko bizitza, esan nahi dut. Denon artean taiututako araua ez da norberarentzat hobekien moldatua dena, baina gehienentzat, bai. Ulertzen? —ez zuen ulertzen, ez— Uste al duzu bakoitzak nahi duena egin ahalko? —bai uste zuela, bai! Askotan nahi duzuna, bestearentzako kaltea. «Bai, baina arauak batzuentzat onak eta besteentzat txarrak izatea ere gertatzen da». Hor dago koxka, hain zuzen —izerditan nengoen, patin bat haserrearaua ondo jarrita balego, gehienentzat onuragarria. Gutxi izango dira kaltea pairatuko luketeenak. Oro har, formula matematikoa da: jokaera subjektiboak erakarriko lituzkeen kalteak aztertuz gero, jokaera objektibo eta efikazagoa lortzen da, arauaren arauera —ezetz, eta ezetz buruaz, puta halakoa!—.

 

«Eta horrexegatik zara katolikoa? Berdin zaizu musulman edo...?» Bai, horixe —jateko gogoa neukan, potroak. Noiz bukatuko dugu elkarrizketa modor hau?Ulertu egin didazu, Marisa.

 

        — Orduan, ezkon gaitezen, Mikel.

 

Hau bonba! Nire buru kirtena. Nola ez dut honelakorik espero izan?

 

        — Nahiago dut itxaron dezagun. Ez nago oraindik oso ziur, benetan, eta ezkontza garrantzizko gauza da, oso.

 

Eskerrak gauza bera esan zidala.

 

Itxaroten jakingo nukeela esan nion, eta hondartzan gertatutakoa ez litzakeela berriz errepikatuko, prometitu.

 

        — Katolikoa naiz, bai.

        — Nola baietz? Orduan demasa dago zure eskaera.

        — Baina doktore, ulertu behar nauzu! Ezin naiz haurdun geratu.

 

Baina hondartzan gertatutakoa bai errepikatu zela —ez hondartzan, noski, baizik eta edozein tokitan— eta errepikatzen zen bakoitzen «... ulertu behar nauzu. Ezin naiz haurdun geratu...».

 

                Elkar maite egin genuen hondartzaren aurrez ezik itsasoan, mendian eta landan ere bai. Elkar maite egin genuen kotxean berriz, aszensorean, pasilo batetan —kalean ezin eta— beraren etxean —Gomez andrearen begirada zalanzkorra pairatu eta gero— nire kontsultategian —«Oso goiz etorria zara gaur, doktor Hernandez»—, nire etxean —«Hau, egun batetan ekarri zenuen neska da? Ez da zure emaztegaia izango, semetxu?»— Zutik, ezarririk, etzanda, belaunbiko, zintzilik; zeruaren azpitik eta itsasoaren gainetik —eta alderantziz— euria egiten zuenean, trumoia zenean, egun tropikaletan eta negu minean; gogoz eta gogorik gabe, sutsuki eta norbaitek zera nahi ez duen bezalaxe; txanpan frantsesarekin, Errioxako ardoarekin, urarekin —hau akabua!— haragia «Kordon bleu» eta makailoarekin Bizkaiko erara. Mac Donalseko hanburger batekin —puaj!— eta are gehiago: baraurik geundelarik.

 

Baina hori bai, konpromezurik hartu gabe.

 

        — Ezin dut haurdun geratu!

        — Badakit, Marisa, badakit...

                — Rosa, doktorea. Rosa Jimenez.

        — A! Bai, Rosa... Barka nazazu...

 

                Sumindurik zegoen. Ni, berriz, harrituta. Nola da posible, Marisa? Zu... haurdun? Hausika egingo zidakeela pentsatu nuen. «Kirtena!» bota zidan, bakarrik. «Kirtena!» behin eta berriro. «Eta ni zu baino gehiago».

Bere buruari —eta bide batez neuri— barne erreprotxe oro goitikatu uholde betetan: bera, ergela, nire planteamenduak onartu baitzizkidakeen, zentzugabea, objektibotasunean sinesteagatik, inozentea, neurririk hartu ez zukeenez, alua, maite izan ninduelako.

 

Abortoa egingo lukeela esan zidan.

 

        — Ezin dut inondik mora abortorik onartu!

 

Bere barre algarak nire buruan burrunba. Ja, ja! Katolikorik kabroiena. Ja, ja, ja! Logikorik ilogikoena. Ja, ja ...ja, ja, ja! Arauzalerik anarkikoena. Ja, ja, ja, ja!! Errealistarik idealistena.

 

        — Orduan... antisorgailurik errezetatuko didazu?

 

Noiz eta une hartan konturatu nintzen. Noiz eta instant hartan, nire bizitzaren mugarri baten aurrean nengoela.

 

        — Ezkon gaitezen, Marisa. Ezkon gaitezen betirako!

                — ...................?

        — ...................?

 

Noiz eta une hartan sentitu nintzen inoiz baino pozago. Aldatua nengoen! Aldatú nintekeen!

 

Marisa, nire gelan, kortina astunak kendu eta balkoi haundia landarez betetzen, Marisa, lihozko izara goxoen ordez tergalezko arruntak, Marisa, argimutila gorde eta gero gau-kriselu funtzional ikaragarria, Marisa, Flota Garaiezinaren ordez orain erabiltzen den horretariko zari latz eta gezaren bat, Marisa, bainugelako iratze gixajoa bere irlatik atera eta balkoian atzerriratua, Marisa, zaldun iluna paretatik kendu eta baserri-paisai traketsa ezarri, Marisa han hemenka, neskameari etengabeki aginduz, berak prestatuko dit bainua, berak gosaria, berak bazkari ikaragarri asmatuak, bera toki guztietatik ama dirijituz, bera eta bere adats leun lurrinarekin maskorrezko marko izugarri itsusitik egongelako tximinian senideen parean, bera, nire mesanotxean ezarririk, beraz, amets egiten dudalarik, sutsu, gartsu, etengabe eta konstanteki, gauez, goizez, une guztietan, betirako eta betikoz. Amen.

 

 

        — Ondo zaude, Mikel?

        — Inoiz baino hobeto.

        — Nahiago dut itxaron dezagun, Mike!. Ez nago oso ziur, benetan, eta ezkontza garrantzizko gauza da oso.

        — Ondo zaude, doktor?

        — ................................?

        — Nahiago dut itxarotea, dotore jauna. Ez nago oso ziur zutaz...

        — A, ez, ez! Errezeta iezazkiozu antisorgailuak, Carmen!

Eta oraindik itxaroten jarraitzen dugu.

 

********************************

 

        Gelditasun gehiegiz erretzen du Carlosek bere pipa. Gelditasun jasangaitzaz jo eta ke, arnas sakon hartu eta zurrupada luzeez heste muinak goitikatu egingo bailituen. Carlos, kakarraldo hori eta bere gela kutsatua, kirats intentso, sasilurrintsu eta itsaskorraz betea!

 

Kontsultaldiak hasi nituenetik —orain dela urtebete edo gehiago— usain hau gorrotatzen nuen, zeren nik igaroniko tortura luzea oroiterazten baitit. Eta, zenbait tokitan, honelakoa nabaritzen dudan bakoitzean, nire gomuta obsesiboak —buruan beti irten zorian ditudanak— lehertzen dira, ni erabat desorekatua utziz. Carlosekin nagoenean gertatzen zaidan bezalaxe.

 

                — Lasai zaitez, Migel...

 

Lasai, lasai... ez dakizu besterik esaten, uzkia! Beti gauza bera ahopeka zintzilik. Ez dakit nondik ikasia duzun hitz hori, mamarro, baina esan eta berehala erresorte automatikoren bat disparatu egiten zait neure baitan, neure senetik atereaz. Lasai bai nagoela. Lasaitu egingo naiz irtenbidea topatzen dudanean, alegia.

 

        — Tira, motel, tira...

                — Zure kasua burubelarri aztertuz gero, ondorio batetara heldu naiz.

 

Eta ze ardura nire eragozpenaren mena jakiteak? Berdin zait neurotiko, histeriko edo eta epileptikoa izatea. Patologikoa edo eta heredagarria. Haserako fasean, kritikoan edo eta zorian. Bost axola!

 

        — Utz ezazu unibertsitate ospetsu horietako nomenklatura dotorea, arren...

                — Lasai zaitez, Migel. Lasai...

 

Jo eta ke astun hori! Sikoanalista izan beharrean edozein apaiz berbontzi dirudi.

 

        — Tira. Mailua iltzera.

                — Zure tratamendu egokia zein izango den taiutua dut.

        — Arraioa! Hori, beste gauza da.

        — Zure bizitzako elementu konfliktiboa ezagutzen dugu: andre bat.

 

Bai memeloa! Andre bat, ez. Marisa. Bera ez da edonor. Bera... andreak oro... baina batera. Argi nabaritzen da ez duzula oraindik ezagutzen, pepelerdo horiek!

 

— Eta?

                — Hori dela kausa, elementua desagerrerazi arte ez duzu oreka berrartuko. Ezin izango duzu lehen zeunden mailara iritsi.

 

Zer proposatzen ari ote zait zoro hau? Marisa hil dezadala? Hala ere, ondo aztertzen bada, ez da ideia txarrik, ez horixe!