 
	
Aurkibidea
Iguriaren trilogia eta bat gehiago
Dolugrama III edo bedatsegrama
Oroitzeko ura, edateko ura
Felipe Juaristi
Aurkibidea
Iguriaren trilogia eta bat gehiago
Dolugrama III edo bedatsegrama
Oroitzeko ura, edateko ura
Felipe Juaristi
 
ANGORES 
 
                        «Zinez alperrik hil zaretea? 
                        Galdu zarete orozbat?» 
                                                J. Mirande 
 
Ments dut orain 
geroan behar izanen dudana, 
bizitze osoan zehar irakatsiz
bizirik mantendu nauena, 
nere baitatik aski hastandurik 
orain senditzen ez dudana, 
bihotzez sobera unaturik 
hainbeste negarrerazi didana. 
Ments dut orain 
geroan behar izanen dudana.