Poesia kaiera
Poesia kaiera
Edna St. Vincent Millay
itzulpena: Ana Morales
2021, poesia
64 orrialde
978-84-17051-65-5
Edna St. Vincent Millay
1892-1950
 
 

 

Udaberria

 

Zer xederekin itzultzen zara, apirila, berriro?

Edertasuna ez da aski.

Jadanik ezin nauzu lasaitu likatsuki

Irekiz doazen hosto˝oen gorritasunarekin.

Dakidana dakit.

Eguzkia bero dut idunean, beha nagoela

Azafraiaren arantzei.

Ona da lurraren usaina.

Iduri du heriotzarik ez dela.

Baina zer ardura du horrek?

Ez da bakarrik lurpean gizonen garunak

Harren jaki direla.

Bizitza berez

Ez da ezer.

Edalontzi huts bat, tapizik gabeko eskailera tarte bat.

Ez da aski urtero, muino honetan behera,

Apirila

Inuzente baten gisan jaistea, zezelka eta noranahi botaz loreak.

 

Spring

To what purpose, April, do you return again? / Beauty is not enough. / You can no longer quiet me with the redness / Of little leaves opening stickily. / I know what I know. / The sun is hot on my neck as I observe / The spikes of the crocus. / The smell of the earth is good. / It is apparent that there is no death. / But what does that signify? / Not only under ground are the brains of men / Eaten by maggots. / Life in itself / Is nothing, / An empty cup, a flight of uncarpeted stairs. / It is not enough that yearly, down this hill, / April / Comes like an idiot, babbling and strewing flowers.