Poesia kaiera
Poesia kaiera
Idea Vilariño
itzulpena: Garazi Arrula Ruiz
2019, poesia
64 orrialde
978-84-17051-28-0
Idea Vilariño
1920-2009
 
 

 

Bakarrik gaude

 

Bakarrik zakur baten gisan

itsu baten zoro baten gisan

biraka dabilen haize-orratzaren gisan

bakar bakar bakarrik

hildako zakur baten gisan

santu baten kasto baten gisan

bioleta baten gisan

gauez bulego baten gisan

itxia

bakartua

ez da inor iritsiko

jada ez da inor helduko

ez du inork pentsatuko bere heriotza moduaz

ez du inork deituko

ez luke inork haren laguntza eskea adituko

inork inork inork ez

ez dio axola inori.

Bulego baten edo santu baten edo orratz baten gisan

inkomunikatua

bakarrik kaxa doblean datzan gorpu baten gisan

estalkiari kolpeka eta uluka

eta etxean

sendiak neurosom eta ezkia irensten ditu

eta azkenik oheratzen

eta besteari heriok ahoa estali

isildu hil eta gaua da abailtzen

bakarrik hildako baten zakur baten gisan nola

biraka dabilen haize-orratzaren gisan

bakar bakar bakarrik.

(1951ko urtarrilak 12)

 

Se está solo

Solo como un perro / como un ciego un loco / como una veleta girando en su palo / solo solo solo / como un perro muerto / como un santo un casto / como una violeta / como una oficina de noche / cerrada / incomunicada / no llegará nadie / no pensará nadie en su especie de muerte / no llamará nadie / nadie escucharía sus gritos de auxilio / nadie nadie nadie / no le importa a nadie. / Como una oficina o un santo o un palo / incomunicado / solo como un muerto en su caja doble / golpeando la tapa y aullando / y en casa / los deudos ingieren neurosom y tilo / y por fin se acuestan / y al otro la muerte le tapa la boca / se calla se muere y le arrecia la noche / solo como un muerto como un perro como / como una veleta girando en su palo / solo solo solo.