Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-11-8
Iokin Zaitegi
1906, Arrasate
1979, Arrasate
 
 

Erbestean aritza

 

Oian zar, beltz, itxuan, Euskaditik urrun,

aritz bat arkitu dut sendo, tantai, zurrun.

 

Nerí izangoa dizut beragan ikusi:

bakar, sendo ta garai, erritik igesi.

 

Alaxe nabilkizu atzerriak zear:

aritzak biotzondo eragin dit azkar.

 

Aritz-adaburuan usoak iduri,

ari da birundaka nere amets txuri.

 

Burua apal moztu dut adaxken abarra,

nonbait arindu nairik nere zoritxarra.

 

Biotz-barren baitudan ene Aberria!

atzerrin gorbiztu zait barneko zauria.

 

Ez nuen aritz ori so egin bearrik,

zutzaz gomutatzeko, baitzaitut maitenik.

 

Euskadi baitaramat nerekin barnean,

naiz ta lurraldez urrun bizi erbestean.

 

w 1952