Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-01-0
Salbatore Mitxelena
1919, Zarautz
1965, Chaux-de-Fonds
 
 

Itsasora dei

Nausikiro zeruan kaioa hegazka;

goi ta behe, hur eta lur mendekotzat dauzka.

haren labain ta arinik doakit ontziska

urrun minez itsasoz harunzka ta harunzka.

 

Oskorri lor ezinak dei dagit gozoro:

harako lehiaz nahi dut itsasoa igaro...

Askatasuna hatsartuz nahi bezin oparo,

bihotz hesi gabeak ibilian giro!

 

kantuz noa itsas-zehar urruntzen, urruntzen...

O bai «Libertatia zoinen ederra den!»

Kantuz noa, arraun ta amets erabat egiten.

Ontziskaren aurretik betire Irudimen.

 

Lehorretan dagonak egonean tinko

ez daki itsastarraren zoria nolako.

Ez ninduke bestela errukarri joko.

Ez nago inorenakin bizitza aldatzeko!

 

Inork gogo baleza bizi gezalean,

sar dedila txalupan nerekin batean.

Poz betea arki baietz hemen urdinean,

uhinak lez urteak ontziz garaitzean!

 

Zori hoberen baten atzetikan goazen,

bihotz Eder goseak non dezan atseden.

Lur ezaguna atzean utzi ezkutatzen;

Uharte berriren bat aurki agerturen...

 

w1951