Porno vs Afrodita
Porno vs Afrodita
Patricia Urrutia Urieta
Azaleko irudia: Roberto Quintana eta Ainhoa Resano
Barruko argazkia: Ainhoa Resano
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
96 orrialde
978-84-17051-77-8
Patricia Urrutia Urieta
1977, Bilbo
 
Porno vs Afrodita
Patricia Urrutia Urieta
Azaleko irudia: Roberto Quintana eta Ainhoa Resano
Barruko argazkia: Ainhoa Resano
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
96 orrialde
978-84-17051-77-8
aurkibidea
 

 

I. ekitaldia. Estrofa

 

 

3. agerraldia: “Ahuntzaren kumea”

 

(Argi aldaketak backstage-an kokatuko du hurrengo agerraldia. Proszenioan, baratzean, flightcase bat egongo da. Goitik, kable batetik zintzilik, bonbilla bat. maitane sartuko da mugikorrari so.

 

Kaskoetan reggaetoia entzuten dabil. Eseri egingo da flightcasean.

 

Handik gutxira, karmelo sartuko da bere bila. maitanek ez du sartzen ikusiko, ezta entzungo ere. karmelok sustoa emango dio.)

 

maitane: Joder!

 

karmelo: Aho hori!

 

maitane: Zer?

 

karmelo: Zer ari zara?

 

maitane: Pornoa ikusten. Eta alkandora hori?

 

karmelo: Guapo nago, e?

 

(maitanek erantzun ere ez du egingo.)

 

karmelo: Zer, azkenean Amaia ez dator, ala?

 

maitane: Nire gauzetan sudurra sartzen, ala?

 

karmelo: Ez dut ezer irakurri, “Amaia” ikusi dut, besterik ez.

 

maitane: Bai, badator, heltzear egongo da. Gaur gauean aurkeztu behar dugu lana. Gogoratzen duzu?

 

karmelo: Berriro maitemindu da, ala? (maitanek aurrera begiratuko du erantzun gabe)

 

maitane: Jarraitu dezaket etxeko lanak egiten?

 

karmelo: ...

 

maitane: Zer nahi duzu, aita?

 

karmelo: Katxas berandu dabil...

 

maitane: Berriro maitemindu da, ala?

 

karmelo: Oso barregarria.

 

maitane: Ahuntzaren kumea...

 

karmelo: Lagunduko diguzu soinua probatzen Katxas heldu bitartean?

 

maitane: Berriro ere?

 

karmelo: Hitz ematen dizut, azken aldia izango dela.

 

maitane: Ya.

 

karmelo: Benga, lagundu, mesedez, benga...

 

maitane: Ados, hamar minutu eman. Atal honekin bukatu behar dut.

 

karmelo: Hamar minutu? Edo tipo ahÝ hamar minutu? Tipo ahÝ hamar minutu? E, pe˝a, tipo ahÝ hamar minutu! Bua, txabal...

 

maitane: Aita...

 

(amaiaren deia sartuko da.)

 

maitane: Aita, zoaz! Benga!

 

karmelo: Bua, txabal... (Badoa)

 

 

4. agerraldia: “Desorientazio sexuala”

 

(maitanek amaiaren bideodeia erantzungo du. Atzean proiektatuko da amaiaren bideodeia.)

 

amaia: Iep!

 

maitane: Amai!

 

amaia: Barkatu, Mai. Badakit berandu nabilela, baina nago, en plan ezin naizela etxetik irten.

 

maitane: Amai? Ondo zaude?

 

amaia: Ezin diot negar egiteari utzi, Maitane. Nago en plan, animo, Amaia, zuk ahal duzu, utzi negar egiteari eta zoaz kalera egin beharrekoak egitera. Eta berriro en plan iturri baten moduan hasten naiz.

 

maitane: Baina ez zenuen ba erabaki bat hartu?

 

amaia: Bai. Bai, ezta?

 

maitane: Ba bai.

 

amaia: Bai, baina nago en plan jadanik ez dudala horren argi ikusten. Oihan oso tipo jatorra da. Oso lasaia, oso maitagarria. Beti dabil ni zaintzen. Eta badu zakil bat...

 

maitane: Ya... Horretan Izar ezin da lehiatu.

 

amaia: Ez. Horretan ez. Baina Izarrekin izugarri dibertitzen naiz. Sekulako barreak egiten ditugu.

 

maitane: Neska, barre egiteko neu ere banaukazu.

 

amaia: Bai, baina zuk ez didazu alua jango, ezta?

 

maitane: Ez. Printzipioz, ez.

 

amaia: Seguru, ezta?

 

maitane: Ia ehuneko ehunean. Alua Oihanek ere jan ahalko dizu!

 

amaia: Eta nahiko ondo, gainera.

 

maitane: Beraz, hori ez da kontua.

 

amaia: Ez.

 

maitane: Zein da ba kontua?

 

amaia: Uste dut biak maite ditudala.

 

maitane: Ya...

 

amaia: Nago, en plan ez naizela gai erabaki bat hartzeko. Bat-batean ez dut nire burua irudikatzen bata zein bestea barik.

 

maitane: Ba, esaiezu. Agian biekin egon zaitezke. Baina ezin duzu ezkutaketan jarraitu. Ez eurengatik, ez zugatik. Azkenean egoerak eztanda egingo du eta okerrago izango da.

 

amaia: Zuk uste duzu lesbiana naizela?

 

maitane: Zer dakit nik. Zuk ez badakizu... Tira, ba, apur bat izango zara.

 

amaia: Izan zaitezke apur bat lesbiana? Edo en plan, behin lesbiana bazara ja betirako zara lesbiana? Eta mutilak gustuko badituzu, lesbiana izan zaitezke?

 

maitane: Uste dut ezetz. Uste dut lesbiana-lesbianek ez dituztela mutilak gustuko.

 

amaia: Ba orduan ez naiz lesbiana-lesbiana izango.

 

maitane: Lesbianilla...

 

amaia: Ergela...

 

maitane: Ikusten? Nirekin ere barre egiten duzu.

 

amaia: Orduan erdi-lesbiana naiz?

 

maitane: Oraindik mutilak ere gustuko dituzu?

 

amaia: Bai.

 

maitane: Ez da inertzia kontu bat?

 

amaia: Ez. En plan, zakilak gustuko ditut. Eta mutilak.

 

maitane: Ba bisexuala izango zara.

 

amaia: Bisexuala. Ez zait gustatzen.

 

maitane: Gustatzen ez zaizun gauza bakarra izango da, neska!

 

amaia: “Bi” horrek ez nau konbentzitzen...

 

maitane: Aukerak bikoiztu egiten dira.

 

amaia: ...mugatu egiten du.

 

maitane: Mugatu?

 

(jyrki sartuko da, maitaneren atzetik. amaiak ikusiko du jyrki pantailan.)

 

amaia: Iepa! Nor da tipo hori?

 

maitane: Nor? Hau sustoa! Egon segundo bat, Amai. (jyrkiri) Zarratuta dago.

 

jyrki: Ni Unai...

 

maitane: Bale, Unai, baina zarratuta dago.

 

jyrki: Ni Unai...

 

maitane: Ateak zortzi eta erditan irekiko dira. (amaiari) Amaia, oraintxe deituko dizut.

 

amaia: Utzi ikusten...

 

maitane: Oraintxe deituko dizudala esan dizut.

 

amaia: Ados...

 

maitane: Agur!

 

(jyrki eta maitane elkarri begira geratuko dira. jyrkik ez du joateko imintziorik egingo.)

 

 

5. agerraldia: (zubia) “First Sight”

 

maitane: Zarratuta dago.

 

jyrki: Ni Unai...

 

maitane: Ados, Unai. Baina zarratuta dago.

 

jyrki: Ni, Unai? Ez! (Barre egingo du) Ni, Unai ez! Ni Unai etxea...

 

maitane: ...

 

jyrki: Ni Unai etxea ikasle-truk...

 

maitane: A! Unairen etxean ikasle-truk!

 

jyrki: Hori da! Ni Unairen etxean ikasle-truk! Zu, Karmen... alaba?

 

maitane: Karmeloren alaba, bai.

 

jyrki: Maite...

 

maitane: Maitane.

 

jyrki: Maitane! (Bere ondoan eseriko da) Ni, Jyrki.

 

maitane: Jurgi?

 

jyrki: Ez, Jyrki. Jyyyyyrki.

 

maitae: Jyrgi?

 

jyrki: Ez. Jyrkkkki.

 

maitane (barre egingo du): Jyrki...

 

jyrki: Jyrki! Hori da! Oso ondo!! Maitane, Jyrki!

 

(jyrki maitaneren aurpegira asko hurbilduko da.)

 

maitane: Zer zabiltza?

 

jyrki: Itxaron, itxaron, itxaron. Ez mugitu! (Astiro-astiro gerturatuko zaio) Điki-˝iki, sudurra-sudurra! Finlandian horrela “kaixo”!

 

maitane: Ya, ba hemen ez.

 

jyrki: Hemen nola?

 

maitane: Aupa!

 

jyrki: Aupa!

 

maitane: Hori da.

 

jyrki: Apur bat hotza.

 

maitane: Finlandia bai hotza!

 

jyrki: Finlandia hotza kanpotik, baina barrutik, super beroa. Zuk Finlandia ezagutu?

 

maitane: Finlandia? Oso gutxi... Children of Bodom...

 

jyrki: Zuk Children of Bodom ezagutu? Oso onak, Children of Bodom! Bodom lakua! Zuk death metal gustuko?

 

maitane: Apur bat bai. Aitagatik, batez ere.

 

jyrki: Nik euskal musika maite-maite.

 

maitane: Zer ari zara entzuten?

 

jyrki: Oskorri. Oso ona! Super alaia! Natxo de Felipe! Zirrikitu, zirrikitu, zirrikitu... Zuk, gustuko?

 

maitane: Txikitan entzuten nuen.

 

jyrki: Ba, nik txikitan Children of Bodom.

 

maitane: Bai zera!

 

jyrki: Benetan! Begira, hemen daukat. Nik jarriko! (Poltsikotik bozgorailu txiki bat aterako du)

 

maitane: Ez da ideia ona. Esan diot aitari lagunduko niela soinu probarekin.

 

jyrki: Nik, herrimina. Bi minutuero (Begi-keinua egingo dio maitaneri)

 

(Children of Bodom-en In Your Face entzungo da.)

 

jyrki: Maitane! Dantzatu nirekin! Adarrak! Adarrak!

 

(jyrki altxatuko da, azkenean maitane ere altxatuko da. Pogo moduko bat dantzatzeari ekingo diote.)