Dama
Dama
Jon Gerediaga
Azaleko irudia: Aitziber Alonso
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
90 orrialde
978-84-17051-61-7
Jon Gerediaga
1975, Bilbo
 
Dama
Jon Gerediaga
Azaleko irudia: Aitziber Alonso
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
90 orrialde
978-84-17051-61-7
aurkibidea
 
Dama
Jon Gerediaga, 2021

Damaren hitzak enigmatikoak dira. Poema asko begiak itxita errezitatzen ditu eta pitonisa igarle baten mezu ezkutuak direla dirudite; beste errealitate edo beste dimentsio batetik etorritako hitzak. Horrela al da? Edo ameslari bakarti baten jolasaren aurrean gaude? Hitzen, doinuen, esanahien erabilera ludiko-poetikoa ote da berea? Mozkorraldi existentziala? Bizitza eta poesia maite ditu Damak. Eta, berea, edozein herritako edozein tabernatan idazten dagoen poetaren istorioa izan daiteke. Taberna bazter batean, anisa edaten, idazten. Zoritxarrez, susmopean jar dezake horrek: zertan ari da? Ez al du beste lanik egiten? “Aurkitu duzu lanen bat edo poesiarekin jarraitzen duzu?”. Ika-mikak, existentziaren “errentagarritasuna” erakusteko presioak, justifikatu beharrak. Zentzu horretan, agian, edozein artistak ikus dezake bere burua Damaren ispiluan islatuta. Artea zer den sekula ez dago argi eta artista gisa norbere burua izendatzea ez da gauza erraza. Krisi existentzialera kondenaturik al dago artista, poeta, idazlea, dantzaria...? Bere bizimodua justifikatzeko kontzeptuen eta argudioen bilaketa nekagarrian aritu behar du?

      Galderak galdera, Damaren hitzetatik askotariko ahotsak irudika ditzakegu: naturaren kantu ahistorikoa, orakuluaren mezu ezkutua, ameslari bakartia, artista anonimoa. Batera zein bestera izan, hitz ederrak dira bereak, iradokitzaileak, hunkigarriak.

Iņigo Martinez Peņa