Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

DENBORARIK EZ

 

Erlojuek gure egunen denbora esan ezin

Zein gertakarirengatik otoitz egin,

Guk ez baitugu denborarik,

Guk ez baitugu denborarik harik eta

Zein denbora bete dugun jakin arte,

Denbora ez baita izandako denbora baizik.

 

Ezin ase dezake gure galdera

Estatuaren begietako erantzunak.

Bizidunak soilik galdetzen du nork

Eraman dezakeen Erromako erramua gaur:

Hildakoek nola baizik ez diote.

 

Zer gertatzen da bizidunekin hiltzen direlarik?

Heriok ez du heriotza ulertzen: ez zuk, ez nik.