Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ZU ETA NI BEZALAKOAK

 

Zer jaten dute manikiek.

Lorik egiten ote dute.

Nork ipintzen die izena.

Mintzatzen al dira norbaitekin.

Zergatik ez dago

maniki lodirik eta iletsurik.

 

Erakusleihoak eta hondartzak

manikiez mukuru,

aldaka zabal eta

titi txikiko zerak,

zu eta ni bezalakoak.

 

Armada bat osa liteke

panpina guztiak elkartuta,

herrialdea alfabetatzeko edo

boteretsuei eta agintariei

aurre egiteko atsedenik gabe

 

Haragizko zer bat

uste baino bigunagoa, zimurragoa,

zalantzaren bisaia duen

beste ni bat.

 

Agerian paratu naiz,

eguzkipean:

manikien antza dut,

baina batez ere

haien asmoen antza.

 

 

 

© cc-by-sa Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus