MATRIUSKA
mutil meharra biluztean
haur izua ikusten da
haur izuaren azpian
animalia lokartua gotortu da
animalia lokartuaren baitan
buru bihoztua dago
buru bihoztuan
inork aurkitu ez duen irla bat
irla hartan
gehiegi biluztu behar ez duen mutila bizi naiz
© Jon Benito