Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

BERRIZ ESAN

 

 

              1

Bular biluzia nahi dut

eta sabelpea laztanduko didan eskua.

 

Amodiok plazer esan nahi du

nahiz gehienetan den gupida.

 

Ez dut ikusten,

ezin da edan.

 

Ahotik baino ahoa nahi dut,

egia baino larrua.

 

              2

Sentitzen duzuna hotza da

eta ebakitzen duena labana.

 

Nire barruen luzapenak

zure ilea laztantzen du.

 

Damu hitzak ahoskatzen ditut:

maitasuna esan nahi dute.

 

              3

Zin urratuak zauria

izua ez da zolia

larruan egin larruan bizi

zer besterik da egia.

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus