12 SARDINZAHAR LEHENBAILEHEN
KONTSUMITUAK IZATEKO
Poema liburu on batek izan behar luke
arrain kutxa bat bezalakoa.
Fosforo eta kaltzio iturri elikagarri freskoa.
Edo izu-laborriz harengandik ihesi
ateratzeko sentipena
sortzen duen deskarga
arrain usteldu, ikatzezko arrainburu,
hortz eta begi zorrotzena.
Bietarik bat.
Eta halakoa behar luke,
poema liburu on bat bezalakoa
gure bizitzak.
© Harkaitz Cano