Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

DARDAREN INTERPRETAZIOA

 

Tokion lurrikara batek hiria inarrosi duenean,

erraza da.

Gitarraren soka bat aske uzten denean.

Arropa jaso berri denean patioko soketatik.

Haurrak lo hartu eta ipuinaren zati bat kontatu gabe

uzten duenean zure ahotsak.

Edo ile-moztaile adintsuak bizarra kutxillaz

egin behar dizunean.

 

Partituran dagoena irakurtzea baino ez da.

 

Erraza da halaber zigarroa pizteko begiak jaitsi eta

ezpainikara egiten duenean zure kokotsak

gustatuko ez zaidala badakizun baina

benetan sentitzen duzun eta kontatu behar didazun

zerbait

esatera zoazenean.

 

Altabozetan 50 ways to leave your lover

edo egile eskubiderik ordaindu beharrik ez dagoen

beste edozein kantu.

 

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus