ETORKIZUNAREN SAUDADEA
Joseba Sarrionandiari zor
Inoiz porturen bat jotzen baduzu
Beti zabalduko zaizu
Munduko edozein portutan aurkituko duzu
Rue des Basques bat
Ahantz ez dezazun ez zarela
Ziega hartan sartu zinen lehena
Inoiz Newfoundland jotzen baduzu Kanadan
Egina dute lehenago han ere
Ziegan hordituriko zangoek
Rue des Basques bat
Ostera ere ontzi har dezazun
Hemengoa ez zarela frogatzeko
Inoiz Biskay Bayko Baiona jotzen baduzu
Amorezaren ihesi
Zain edukiko duzu itsasoan luzatzen den
Rue des Basques bat
Oroit zaitezen hemen ere
Ez garela geure baitakoak
Rue des Basques bat
Portumundu guztietan
Rue des Basques bat
Euskal Herri guztietan
© Koldo Izagirre