Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

6

 

Hire begiak etxe zabalak ditun

non ilargiak ezkutatzen duen

armiarma baten haria zilarrezko antsia

 

Zein poliki estutzen ditunan ezpainak

edo barrez lehertu

naizen arrotz honen ondoan eserita

 

Biluztu haiz eta eguna amaitu

Abegi dagiogu gauari gogoz

goizak elkarrengandik banatuko bait gaitin

 

Etsipenez abordatuko dizkinat hire erraiak

baina gauaren oihalak hedatzean

hire larruaren itsaso barean zeharka abiatuko

hire sexuaren bikezko usain onaren bultzadan

ilunpeko gordelekuren batean

nire ametsak ahaztuta utzirik

 

Joan huen inularra

eta bere buztanean eraman gaua

Egunsentiarekin batera

euria zetorren berriro

nire gogaetak eramanez

kalean behera

 

 

© Joanes Urkijo

 


www.susa-literatura.eus