Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

1

 

Eta joango naun

eta nire atzean geldituko zementuzko egunsentia

betirako etxeko atean

malkoz bustiriko agur barea zintzilik

 

Eskaileren kardamuan azkeneko gogaeta banaletan

oroimena berariaz utziz gero

joango naun

espaloian etzandako mozkortien

bart gaueko tristeziaren oihartzuna

edontzien elkar jotze gor mingotsa eta urruna

kale oihan zaharrean arrastoa egindakoan

nire itzal hutsalean aurkituko ditun bihar

 

Joango naun

eta bihar argitzean ihintzaren kapusaiak estaliko nire urratsa

baina dena gel dadila: hire ametsa ezkutuan

neon argi zurbilak zain dezala

Joango naun

eta geroak ehoko dizkin mila amaraun

nire memoriak ez dezan erloju gelditu bat legez iraun

 

Joango naun

 

 

© Joanes Urkijo

 


www.susa-literatura.eus